XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. artikulua.

Eremu bateko lurzati kontzentrazioaren eskaera egitean, jabe edo laborari talde batek, lurzati kontzentrazioko organo eskudunaren aurrean, arrazoi bidez justifikatzen badu kooperatiba tankerako elkarteak edo beste elkarte mota bat osatzeko asmoa duela, hark kontutan izanen du inguruabar hori iharduketa programak garatzerakoan eremu baterako edo besterako proposatzen duen lehentasun ordenan.

6. artikulua.

1. Ustiategiak elkartu edo haien neurriak handituta, kontzentrazioan sartutako eremu bateko laborariek haien egitura nabarmen hobetu dezaketenean edo eremu horretako ureztapena hobetzea eskatzen denean, ureztapen sistemaren aldaketa ere hobekuntza bezala hartuko da, irizpide tekniko, ekonomiko eta sozialetan oinarritutako arrazoiengatik.

Lurzati kontzentrazioko organo eskudunak beste kontzentrazio prozedura bat hasten ahalko du, Foru Lege honen 17. artikuluan zehaztutako gehiengoak lortzen badira.

2. Lurzati kontzentrazioa eginik, eremu hori erabat edo hein batean ureztalur bihurtu gogo denean, lurzati kontzentrazioaren prozedura berria hasi beharko da eta, horretarako, lurzati kontzentrazioari buruzko beste Foru Dekretu bat beharko da.

7. artikulua.

1. Foru Dekretuz finkatuko dira gutxieneko labore unitateak, eta horiei egokituko zaizkie lurzati kontzentrazioaren eremu guztiak.

2. Gutxieneko labore unitatetzat hartzen da ohizko produkzio bideak erabiliz oinarrizko lanek etekin egokia emateko behar duten azalera, eremu bakoitzeko nekazaritzaren ezaugarriak kontutan hartuta.

3. Landa lursail bat zatitu edo banantzeko baimena emanen da eremu horretako gutxieneko labore unitatea baino txikiagoko lurzatirik sortzen ez denean, salbu, elkarren ondoko lursailen jabeen aldeko edozein xedapen denean, baldin eta zatitu edo banantzeagatik gutxieneko labore unitatea baino txikiagoko lurzati gehiago sortzen ez bada.

III. KAPITULUA Ustiategiaren oinarrizko azalerak

8. artikulua.

1. Kontzentrazioa egin beharreko eremu bakoitzean neurri egokiko ustiategiak sortzearren, lurzati kontzentrazioko organo eskudunak, lurzati kontzentrazioari buruzko Foru Dekretua argitaratzen denetik Oinarriak irmo bihurtu arte, behar adinako azalera duten nekazaritzako ustiategiak sustatuko ditu, bideragarriak izan daitezen.

2. Azalera hori, aurrerantzean ustiategiaren oinarrizko azalera deituko dena, lurzati kontzentrazioari buruzko Foru Dekretuan finkatuko da eremu bakoitzerako, bertako produkzioaren orientazio eta ezaugarrien arabera lortu behar diren gehieneko zein gutxieneko mugak finkatuz, eta horretarako, muga ezberdinak ezarriko dira sekain lurretarako eta ureztalurretan, horrelakorik bada, bai eta bien arteko konbertsio indizea ere; lur horiek jabea izaten ahal dute edo errentan nahiz gasailan hartuak izan daitezke, landa errentamenduei buruzko legeriari loturik.

3. Halaber, nekazaritzako ustiategiak elkartzea eta Kooperatiba, Eraldakuntzarako Nekazaritza Sozietate edo lurrak batera ustiatzeko xedea duen beste edozein elkarte mota eratzea sustatuko da, bai eta teknologia berriak erabiliz ustiategien elkarren arteko laguntza edo nekazaritzaren produkziorako baliabideak elkarren artean erabiltzea ere, baldintza hauek ematen direnean:

- haien azalerarekin ustiategiaren oinarrizko azalera osatzen badute.

- ustiategiko bazkide batek edo gehiagok zuzenean bere lanaz parte hartzea ustiategian.

- batasunak 12. artikuluan ezarritako gutxieneko iraunaldia izatea.

- sozietatearen helbidea Nafarroan izatea.

9. artikulua.

Aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera, lurzati kontzentrazioko eremu batean, ustiategiaren oinarrizko azalerak dituzten titularrek kapitulu honetan ezarritako laguntza eta onurak jasotzerik izanen dute.

Dena den, laguntza edo onurak eskuratu baino lehen eta nahitaez, lurzati kontzentrazioko organo eskudunari jakinarazi beharko diote ustiategiaren oinarrizko azalera eratu dutela eta hura osatzen duten ondasun higiezinen aitorpena eta lursailen jabetza frogatzen duten agirien kopia edo, sinatutako errentamendu edo gasailaren kontratuena aurkeztu eta, gainera, 12. artikuluan eskatzen den gutxieneko epean azalera hura ustiatu eta mantenduko dutela eta kapitulu honetan xedatutakoa betetzeko konpromezua hartuko.

Halaber, transmititzaileei, errentatzaile edo lagatzaileei, ezarritako laguntzak emanen zaizkie hartzaileak, maizter edo lagapendunak, ustiategiaren oinarrizko azalera eratu eratzen badu.